EGITARAUA
09:30 Harrera eta materialen banaketa
10:00 Jardunaldiaren hasiera
10:30 Lehenengo hitzaldia
JAVIER BAHON
'ETORKIZUNERA BEGIRA DAGOEN HEZKUNTZA'
Irakaslea, coach-a eta trebatzaile aditua da heziketa-berrikuntzan, eta, era berean, Harvard eta Connecticuteko unibertsitateen tutoretzapeko programak ematen dituen aditu urrietako bat da. Programa horiek adimen anizkunekin, ulermenerako irakaskuntzarekin, goi mailako trebetasunekin eta beste tresna askorekin erlazionatuta daude.
Esperientzia handia dauka irakasle, pedagogo eta zentroko zuzendari gisa, urte luzez, eta, horri esker, gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntzari buruzko ikuspegi original, inspiratzaile eta ikasgeletan gaur egun bizi den errealitatetik hurbilekoa garatu ahal izan du.

11:45 Atsedenaldia. Kafea
12:15 Bigarren hitzaldia
MAR ROMERA
'EMOZIOAK ARRAZOIARI GAINEZ EGITEN DIONEAN'
Mar Romera Francesco Tonucci Elkarteko presidentea da, baita adimen emozionaleko aditua ere. Bere jarraibideei esker, irakasleei euren xedearen inguruko ilusioa berpiztuko zaie. Bere jarduna honako hiru kontzeptuetan dago oinarrituta: gaitasunak, trebetasunak eta bihotza. Beraz, argi eta garbi dago beretzat zer osagai izango diren ezinbestekoak ikasteko orduan. “Ikasleek ez dute irakasleengandik ikasten, irakasleekin baizik”. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ikasgelan eta ikastetxe osoan behar den moduko eredua eta harreman emozionala ezartzea. Pertsonak ezeren gainetik.

14:00 Atsedenaldia. Luncha. MENUA IKUSI
15:30 Hirugarren hitzaldia
ISABEL GÓMEZ
'ADIMEN ESPIRITUALA HEZTEA.'
Zaragozako Artzapezpikutzako Elizbarrutiko Irakaskuntza Ordezkaritzako Berrikuntza Pedagogikorako Taldeko koordinatzailea da. Ordezkaritza horrek argitaratutako liburuetako egilekidea ere bada, eta Aragoiko zein Errioxako elizbarrutiek antolatutako Eskolako Erlijioari buruzko Hausnarketarako Jardunaldietako zenbait ediziotan parte hartu du, baita European Forum for Teachers of Religious Education jardunaldian ere. Bertan, hain zuzen ere, honako hitzaldi hau eskaini zuen: «Spiritual Competence in the Religión Curriculum. A Project for the future».

16:45 AURKEZPENA
JOSÉ ANTONIO MANZANOS
'BARRUKOTASUNAREN HEZKUNTZA-PROIEKTUA'
Tutoretza Ekintzako, Irakaskuntza Erlijiosoko eta Barrukotasunaren Hezkuntzako (Zugan Proiektua) koordinatzailea da Gasteizko Veracruz ikastetxean. Hiru urtez lan egin du Quitoko Bikariotza Pastoraleko sekularrak prestatzen, baita oinarrizko eliza-erkidegoetan ere. Gasteizen bertan, Gasteizko Udaleko Harrera Etxeetako hezitzaile lan egin du gizarte-arriskupean dauden adingabeekin